Edukirera joan

Zerbitzuak · fitxa

Negozio-jarraipenaren plana

Sistema informatikoan kalte handiena egingo luketen puntuak identifikatzen ditugu, huts eginez gero. Ondoren, berreskuratzeko pausoak dituen dokumentu bat geratzen da, erabakia ez dadin gertatzen den egunean hartu.

Analisirako bisita, Euskadin eta inguruetan. Dokumentua, urrutitik.

Aldez aurreko analisia

Ekipoak, posta, kopiak, programak eta nork zeren mende dagoen ikusten ditugu. Analisia benetan min egiten duena ikusteko da, txosten bat betetzeko ez.

Arriskuak eta berreskuratze-denbora

Zer huts egin dezakeen, zer den larria, eta enpresa zenbat denboraz egon daitekeen geldituta. Denbora hori aurretik adosten da, sistema erorita dagoenean kalkulatu ez dadin.

Dokumentua

Pausoak, ordenan, zerbait berreskuratu behar bada. Nork abisatzen duen, zer leheneratzen den lehenik, eta kopia non dagoen.

Zer ez den

Ez da eguneroko mantentze-lana. Hori bere fitxan dago. Hemen idazten da zer egin larri bat gelditzen denean.

Nola hasten den

Esaiguzue zer ezin den gelditu. Hortik ikusten dugu analisia behar den.

Harremanetan Zerbitzu guztiak